Gavarniko astoak
- Autorea(k): Lauak
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Iragan denboretan gazte nintzanian
asto hanitz gunian Xibero aldian
udan egoiten ziren han bortu gainian
hilabete goxuak ardien artian.
Merkatu egunetan argi azkorrian
Idauzetik zoatzan biesak bizkarrian
artzaina aitzinian makila eskian
xakurra gibeletik ebiltez gustian.
Arresti apalian Mauletik jitian
lusaz haiduru zauden plaza bazterrian
haritz bati estekirik algarren kantian
artzainak aldiz kantuz ostatu bamian.
0 lhalat utzultzeko gaian berantian
asto gaixuen gainen etzanik usian
Ahuzkiko hur hunak bazian ordian
arrakasta haundia biharamenian.
Ez da haboro astorik Xibero guzian
nur duk haien beharra auto badenian
gaixuak ulhun batez gaierdi altian
hurrun partitu ziren nigarra begian.
Jentiak egon dira oi pentsamentian
nurat ote jun ziren astuk ulhunian
geroztik artzain batek hiltzeko puntian
erran zeitan han dütük Gavarnie herrian.