Gaur gauean

Abesti hau, 2023ko apirilean, Iruñako ‘Sound of Sirens’ estudioan grabatua izan da, Julen Urzaizen gidaritzapean.

Bideoklipa Beñat Abasolok grabatua eta ekoiztua izan da.

HITZAK:

Soka zuri batek lotu nau berriro
preso nago.
Dardarka beldur naiz
ez ote nauen lotu estuago.

Deitu egin dizut
nire kondenaren truk.
Ezin dut gehiago
belaunikatuta nago.

Izerdi hotza, arnasestua
zuri itxarotean.
Ta ez esan inori
hemen egon naizela
etsi egin dudala.

Gaur gauean beste bat izango naiz
ihes egingo dut barraren lehen lerrora
ta berdin zait berriz erortzen banaiz
lo ezinaren hautsetan.

Bihar goizean berriz damutuko naiz
ta zin egingo dut: “hau azkena izango da”
ta berdin zait berriz erortzen banaiz
lo ezinaren hautsetan.

Ez da bizitzari diodan ikara
hilik bizitzeagatik dudan mina da.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top