Garaiak aldatzen baitira

Garaiak aldatzen baitira (Audience)

https://txantxangorria.eus/autorea/audience/
Garaiak aldatzen baitira ยท Audience
Abestia: Bob Dylan (Blowin’ in the Wind)
Itzulpena: Xabier Paya (Bob Dylan 100 Kantu)
Bob Dylan berrikusia

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zaudeten lekutik
erdu berehala
eta onartu urak
gora datozela,
laster zaudetela
denak mela-mela,
gal ez dadin zuen garaia,
hasi igeri arin edo ito bestela,
garaiak aldatzen baitira.

Idazle, kritikari,
profeten erara
erne ibili, hauxe
azken aukera da.
Ez mintzatu goizegi,
unea ez bada jada,
hurrena nor den jakin ezinda,
gaur dena galtzaile, bihar garaile da,
garaiak aldatzen baitira.

Erdu senatariok,
kongresuko jendea,
ez geratu atean,
ez eten bidea,
azkena ez baita
zauri gabea;
kanpoko gerra hurbiltzen ari da,
birrinduko du leiho-hormen tartea,
garaiak aldatzen baitira.

Lurraldeko aita
zein amak, batu
eta ulertezinik
ez kritikatu.
Seme eta alabak
ezin menderatu;
zuen bidea zahartzen ari da,
onartu ezik, berririk ez hartu,
garaiak aldatzen baitira.

Marra bat da hor,
zoriarena,
azkarra izango da
gaur motela dena,
orainaldi hau,
laster lehena;
ordena galtzen ari da,
gaurko lehena, bihar azkena,
garaiak aldatzen baitira.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top