Gabonak datozela (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Gontzal Mendibil
Karaike hau ahotsarekin: https://youtu.be/KMKJbiQtjm0
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Gabonak datozela ta
jendearen tarrapata
erosketa da nagusi,
adornua ta zarata. (2)
Gabonak datozela ta
zelofan paper de plata
nahiz epetan, nahiz zorretan
kapritxorik ez da falta. (2)
Txanpo-txanpanak botaka,
itxura hala dela-ta
letra ederrik helduko
zaigu, Gabonak pasata. (2)
Gabonak zetoztela ta
bota genuena falta,
ez da erraza izango
urtarrileko aldapa. (2)
Gabonak zetoztela ta
zelofan paper de plata
gastatu dugu soldata
bukatu da tarrapata. (2)
Gabonen pozarren gatoz
pozik barruz eta kanpoz
zuei ere Gabon-poza
opa dizuegu gogoz. (2)