Ezkilaren kantua
- Autorea(k): Mixel Labegerie
Gure eliz’dorreko ezkila zaharrak
badauzka hedaturik berrien bakarrak.
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Bainan ezkil zaharra zertako brandaka
etsai gaixtoa dator, lot, gizon armaka.
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Arrats hotz latzgarria, ezkil hetsitua,
aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua.
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Bainan ezkila mintzo, xo dezagun adi,
haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi!
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!
Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
kanta beza bizia Eskual herrietan!
Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!