Ez da betiko
- Autorea(k): Bengo
Ekoizpena: Julen Aduriz eta Yeray Lizarazu.
Letra:
Zenbat aldiz berriz hemen
berriz zu ikusteko
Norabide gabeko bide honetan
bidegurutzetan banoz
Amaiera hasieran
Ta uo,uo,uo, zalantzen menpe
Hau ez da betiko, beldurrik gabe
Korrika zaudela zirkuluk iten,
nekian bozeramaile
Soka gañin lasai asko nabil
behera begira ezin gealako bizi
Ta ni berriz hemen
oreka mantentzen
gaua heltzen den bakoitzin
Zenbatetan berriz hemen
biharamunan preso
Irekitzen dabillen leiho honetan
burua atera nahian
Amaiera hasieran
Ta uo,uo,uo, zalantzen menpe
Hau ez da betiko, beldurrik gabe
Korrika zaudela zirkuluk iten,
nekian bozeramaile (x2)
Soka gañin lasai asko nabil
behera begira ezin gealako bizi
Ta ni berriz hemen
oreka mantentzen
gaua heltzen den bakoitzin
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abesti-motak/karaoketeka/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
https://txatxangorria.blogspot.com/2020/09/?m=0
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music