Ez beti da ez
- Autorea(k): Alarma morea
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Alarma morea entzuten da
kaleetan barna guztiok parrandan
geure gorputzak geureak dira
nahi bezain beste egin zazu dantza
Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez
ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez
Espazio libre, herri askea
zure modura, zuk nahi duzun bezela
errespetua landuz bagoaz aurrera
harreman osasuntsua generoen artean
txozna giroan, edo tabernan
tekno, euskal-kantak edo regetoi zaleak
gerria astinduz hau da gurea
guztiak bat egin erasoen aurrean
Alarma morea entzuten da
kaleetan barna guztiok parrandan
geure gorputzak geureak dira
nahi bezain beste egin zazu dantza
Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez
ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez
Gurean dugu aukera
gozatzeko inor mindu gabe
denen ardura izango da
etxera dantzan iristea
Ez beti da ez, jaietan ere erasorik ez
ez beti da ez, jaietan ere sexismorik ez
Paparaba pa pa paraba pa
Paparaba pa pa paraba pa
Paparaba pa pa paraba pa
(bis)