Eusko Gudariak

Irudien (bideokliparen) ekoizpena:
Barakaldar: https://www.youtube.com/user/barakaldar

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Irrintzi bat entzunda
goiko tontorrean,
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Faszistak datoz eta
Euskadira sartzen.
goazen gudari danok
geure_aberria zaintzen

Eusko Gudariak gera
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu_odola
bere aldez emateko.

Gure aberri laztanak
dei egin dausku-ta
goazen gudari danok
izkiluak hartuta.

Arratiarren borroka
izan da Intxortan
Mola ta erreketek
gelditu dira bertan.

Ikurriña goi-goian
daukagu zabalik
ez da iñor munduan
eratsiko dabenik.

Eusko Gudariak gera
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu_odola
bere aldez emateko.

Nahiz ta etorri Mola
ta mila rekete,
ez/ta iñor sartuko
bizirik garen arte.

Agur Intxorta maite
gomutagarria,
Arratiako mutilen
garaitzaren tokia.

Ezta sartuko iñor
ez Euskal Herrian
eusko gudariren bat
zutik dagon artian.

Scroll to Top