Euskaraz bizi nahi dut
- Autorea(k): Alaitz eta Maider
Deika ari da mobila
Nor ote nere bila?
Mezuren bat isila…
Jasotzen dute mila.
Bat gehi bi hiru mezu
Lazkaotik datoz, aizu
Haserre eta kexu
Entzun, entzun itzazu:
GAUR BIHAR ETA ETZI
NAHI DUT EUSKARAZ BIZI
GOIZ, ARRATS ETA GAUAZ
BIZI NAHI DUT EUSKARAZ
BERRIZ ESANGO DIZUT:
EUSKARAZ BIZI BAHI DUT
Mezua da bakarra
Erantzuna, azkarra:
Nirea, Lazkaotarra,
Da zure deiadarra.
Jakin (e)zazu gaurdanik
Ez zaudela bakarrik
Zurekin bat eginik
Hauxe esan nahi dut nik:
Kilometroak egin
Nahi dituzu gurekin?
Zatoz Lazkaora arin
Zugabe ez da berdin.
Egunak badu izen:
Urriak bost, hain zuzen.
Zatoz eta goazen
Oihukatzera ozen:
GAUR BIHAR ETA ETZI
NAHI DUT EUSKARAZ BIZI
GOIZ, ARRATS ETA GAUAZ
BIZI NAHI DUT EUSKARAZ
BERRIZ ESANGO DIZUT:
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT