Euskal Hitza
- Autorea(k): Erokomeri
Han edo hemen berdin da
denok hizketan gabiltza
komunikatzeko giltza
hori da gure hitza
Asko erderaz dabiltza
Eginez euren bizitza
Ez dira konturatuko
Gaztelera da baldintza
Goazen euskeraz kanta zazu ta ozen
goazen erdera laga zazu alde baten
Bizi naiz Euskal Herrian
euskararen aberrian
hizkuntza galtzen omen da
eiten ez den tokian
Zein polita den euskera
hainbat euskalki batera
han da hemen argi degu
gu euskaldunak gera
Goazen euskeraz kanta zazu ta ozen
goazen frantzesa laga zazu alde baten
Ni euskalduna naiz eta
erderaz itet hizketa
euskal sena non duzu ba?
ezkutuan gordeta
Bakarra gaurko galdera
Ba al dakizu euskera?
Gu horretan ari gera
Hau da zure aukera
Goazen euskeraz kanta zazu ta ozen
goazen erdera laga zazu alde baten