Euri jasa latza dator

Euri jasa latza dator (Markos Untzeta)

Euri Jasa Latza Dator ยท Markos Untzeta
Ibili Naiz Sei bide Zartatutan 1962-1964
Bob Dylan

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Non izan zara, seme lerdena?
Non izan zara, gazte kuttuna?
Tupust egin dut hamabi laino-menditan,
ibili naiz sei bide zartatutan,
izan naiz zazpi baso tristetan,
egon naiz hamaika itsaso hiletan,
sartu naiz mila hilerritako hobietan,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.

Zer ikusi duzu, seme lerdena?
Zer ikusi duzu, gazte kuttuna?
Otso arteko haur jaio berri bat,
jende gabeko diamante bide bat,
ardaxka beltz bat, odola isuriz,
mailu gorridun gizonen gela bat,
mihi gabeko hamar mila hiztun,
pistola ta ezpatak umeen eskuetan,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.

Zer entzun duzu, seme lerdena?
Zer entzun duzu, gazte kuttuna?
Trumoi gogor bat, abisu ozena,
uhin bat oro ito zezakeena,
suzko eskudun ehun danbor-jotzaile,
mila xuxurla entzulerik gabe,
bat gose handiz, hamaika barreka,
estoldan hil zen poetaren hitzak,
kaleko pailazo baten negar hitsak,
latz ere, latz ere, latza, jasa latza,
euri jasa latza dator.

Nor topatu duzu, seme lerdena?
Nor topatu duzu, gazte kuttuna?
Topatu dut haur bat pony hil batekin,
gizon zuri bat txakur beltz batekin,
gorputza sutan zuen emazte bat,
neska bat eman zidana ortzadar bat,
gizon bat eri amodio minez,
beste gizon bat gorrotoz eria,
latz ere, latz ere, latza jasa latza,
euri jasa latza dator.

Oi, eta orain zer, seme lerdena?
Oi, eta orain zer, gazte kuttuna?
Banoa hasi baino lehen euria,
joango naiz baso ilunetara,
non lagun ugari esku hutsik dauden,
non pozoi pilulek ura lohitzen dieten,
non haraneko etxea ziegaren mugarri den,
non borreroak bisaia ondo ostentzen duen,
non zatarra den gose izatea,
non beltza den oro, zenbaki gabea,
hori pentsatu, mintzatu, arnastuko dut,
ororen ikusgai mendian islatuko dut,
gero itsasoan naiz urperatuko,
nire kantua dut aurrez ezagutuko,
latz ere, latz ere, latza jasa latza,
euri jasa latza dator.

Scroll to Top