Eskolan

Txikitan ziguten
aberri bat ezarri;
kontu haiekin batera
bandera bat ipini.
Nik nahi dut aberri bat
juxtu ta gurea
eta ez inola ere
beste horiek ezarrita.

Eskolan dirade
gutaz trufatu
eta bortxa askoaz
hizkuntza bat ukatu.
Nik nahi dut hizkuntza bat
euskera gurea,
eta ez inola ere
beste horiek ezarrita.

Hango gizon haiek
indarkeri bidez
ondo ikasi genuen, bai,
haien justizia zer zen.
Nik nahi dut justizi bat,
justizia, gurea
eta ez inola ere
beste horiek ezarrita.
Nik nahi dut justizi bat,
zurea, nerea,
Euskal Herriko jende xedean
justizia.

 

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top