Erriñi bat
- Autorea(k): Xiberotarrak
Auzokoa herriko elkartea
Herri bidea kate barik
Erandioko herriak pairatzen duen kutsadura dela ta, hango auzokideak abesti bat sortzea proposatu ziguten. Ezin ezetz esan ta gogoz hasi ginen kantu berezi hau prestatzen.
Arrietako Uhinak estudioetan grabatua 2023ko abenduan.
Teknikaria: Miguel
Bideoa: Kapitain kobazulo Studios
Andoni: Uilleam pipe & Txirulak
Hibai: Kitarra, abotsa & Koruak
Hitza
Azken txantxangorria hilzorian ortze grisean
progresuaren mesedetan erre ditu bere hegalak.
Erreka ustelduan lamiak galdu du bere hegatsa
ta errudunek jango dute luxuzko jatetxeetan.
Lantegiak ta kaos-a postalezko paisaietan
Lantegiak ta kaos-a postalezko paisaietan.
Mertzenarioek saldu dute merke-merke amalurra Mertzenarioek saldu dute merke-merke amalurra.
Kutsaduraren amesgaiztoetan
Kapitalaren diktaduran.
Progresuaren amesgaiztoetan
Hipokresiaren diktaduran.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music