Erramurik gabeko gaua

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Recorded and mixed in SHOT grabaciones (Arrasate) by Iñaki Bengoa in 2013
& KATARAIN estudioa by Jonan Ordorika

Masterized by Karlos Osinaga “Txap”

Cover: Miren Karmele Gomez (sinestesia11.tumblr.com/archive)

Photo: J. A. Areta Goñi (JUXE) www.blackirudifaktoria.com

Bera 2014
paroles
Erramu koroen zain
ez gara inoiz egon,
baina ez esan guri
zer den txar eta zer on.

Estatuak eskale-
entzat bakarrizketa.
Hezur eta haragi-
-zkoa da gure festa.

Ondo hondoratua,
txarto ohoratua.
Ahazturak badaki
zein den gure hautua.

Gaua putzua bada,
ezin naiteke alda.
Gaua samurra bada,
samurra nire malda…

Aire garbi apurra,
zigarroaren kea,
atxiki eta arnastu,
aski eta pakea.

Egunaren nekeak
kendu arren barrea,
imintzio samurra
bedi gure larrea.

Eginaren ordaina,
sobera eske al da?
Norberari berea,
leun dezagun malda.

Hitz samurrez biluzi
egun ilunen kraka.
Erantzi eta erantzi:
gauak arrazoi dauka!

Erantzi hitzak eta
erantzi atzaparrak,
jantzi denak ahantzi
“erantzi” hitza jantzi.

Ispilua zu zaitut
gardena eta zintzo:
benetako islada
zure begien mintzo.

Gaua putzua bada,
ezin naiteke alda.
Gaua samurra bada,
samurra nire malda…

Harkaitz Cano

Scroll to Top