Enuen uste hala izango zenik

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Enuen uste hala izango zenik
bazela horrelako minik
Altxako ginela distantziaren kolpetik
ta somatzen zaitut gau urrunean
hego berriak bizkarrean
denborak bizipoza lapurtu dit
gorde naiz mendi atzean

Gure argazkiei begira atzeman dut irri segida
baina bizitzaren hesteetan galdu dira
Argirik ezin ikusi gertu saiatu naiz nola ulertu
horrenbeste gauza nahi nizkizuke galdetu

Zalantzak bildu dira barruan
tristura azaltzeko orduan
al naiz berriz gogotsu munduan
horrenbeste eraiki elkarlanean
dena baztertu bat-batean
bidailagun ona izan ote naiz iraun artean

Gogorra da dena onartzea
damuz josita arnastea
izan ez direnen min gordin horri eustea
malkoz opa dizut onena
arren ez ahaztu izan ginena
ilusio berriz hartu beharko datorrena

Enuen…

Berriz sentitu nahi dut bizirik
arren grisa ez den egunik
gure zena nola ihesi doan
behatz artetik
ta marraztu naiz gaur urrunean
beldur beltzenen gailurrean
nuen dena eman nizun ta orain gorde naiz
mendi atzean

Enuen…

Scroll to Top