Entzun banezake
- Autorea(k): Sustrai berriak-Estutu-Rebel Noise
Rebel Noise, Estutu eta Sustrai Berriak taldeen artean eginiko “ENTZUN BANEZAKE” abestia. 2023ko Abenduan Sound of Sirens estudioan ekoiztua Julen Urzaizen eskutik. Bestalde, Dani Sanchez (Skst Design) irudi teknikari lanetan ibili da bideoklipa aurrera atera ahal izateko.
[EUS] ENTZUN BANEZAKE
Arraroa sentitzen naiz azken urte likidoetan
Mezu huts eta aurpegi apal (ta) hitsen artean
Bizitza eman edo kentzen digun honek
EZ DAKIT ZER DAUKAN! EZ DAKIT NOLA ESAN!
Oinatz latz bakoitzeko urtzen da izotza
Melodiazko itsasoa da gure bihotza
Maite duguna oraindik ez da hotza
HORRELAKOA DA! EDERRA BEZAIN ARROTZA!
Lekukoak asko dira garai handietan
Kontakizun harrigarri sinestezinenak
Gaurko belaunaldi berriei helaraziak
Nostalgian jausi baino hobe aurrera jarrai
ENTZUN BANEZAKE
ZURE KANTUA BERRIZ ERE
ESPERANTZA BEGIRADAN
HONDORA IRISTEN DIREN
MELODIEN ALGARAK
TA IKUSI NAHI ZAITUT
BIHARKO EGUNEAN BALDIN BADA
Zauririk sakonena badut ere
Ez da sendagai hoberik hemen
Underground kultura zahar honen
HARIA EZ DADILA INOIZ ETEN!
ENTZUN BANEZAKE
ZURE KANTUA BERRIZ ERE
ESPERANTZA BEGIRADAN
HONDORA IRISTEN DIREN
MELODIEN ALGARAK
TA IKUSI NAHI ZAITUT
BIHARKO EGUNEAN BALDIN BADA (Bis x3)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nere Herria (Mocedades)
Oi Pello Pello (Mocedades)
Lanbrora (Itoiz)