Emakume meatzariak

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zulatutako lurrean

Ahaztu burdin gogorrean

Emazte meatzariak

Irentsi ditu historiak

Zelan lortu du Bizkaiak daukana?

Beti bezala ilunpeko lana

Mesprezuen abagune

Ez langile ez emakume

Eskuko babek jakina

Ez dute uste berdina

Azalduko du noizbaiten

Baleki harriak hitz egiten

Soldatadun lan luzeak

Zain gaitu gero etxeak

Zaindu beharreko ume

Ta dirudunen neskame

Gure arteko kontuak ta kantak

Isiltzen ditu makinen zaratak

Kautxozko zinta parean

Badatoz etengabean

Harritzar burdinezkoak

Sailkatu beharrezkoak

Ingeles higuingarri

Ibarra edo Chavarri

Porsmouth Belgika , zer guri?

Areeta Getxo Neguri.

Haien estatuak eginda zerez?

Guk ateratako burdin harriez

Lurrundu den izerdiak

Busti ditu memoriak

Harri arteko uretan

Disolbatuz urteetan

Azalduko du noizbaiten

Baleki harriak hitz egiten

……..

Memoriaren putzuan

Begi ninien itsuan(bis)

Irteteko sartu gara ,hara,

Nahiko iluna da,gaba

Ilargirik ez bada

Irteteko sartu gara ,hara,

Nahiko iluna da,gaba,

Kriseilu argitara.

Zure eskuek amama

Eusten dute iragana(bis)

Garai zaharrez galdetzean,kean

Gure jolasean,behean

Jakiteko gosean

Garai zaharrez galdetzean,kean

Gure jolasean,behean

Zure begi ertzean.

Lehengo lepotik burua

Gaur baina lehengo mundua(bis)

Emakume,eman ume,xume

Zaintza lanen berme eme

Amantala uniforme

Emakume,eman ume,xume

Zaintza lanen berme eme

Zaraten ilsilune.

Eskuz eskuko testigu

Bilobei dagokigu(bis)

Irauli dezagun behetik,goitik,

Ez baita katerik hortik

Apurtu ezin denik

Irauli dezagun behetik,goitik,

Ez baita katerik hortik

Haien gatik gu gatik.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top