Elkartasun itxaropena
- Autorea(k): Lor
Baliteke beldurtzea
begiak ireki eta
etxetik gertu ez zaudela ohartzean
etorkizuna ehortzen gizun ziega beltzean
beltzean
Baliteke abailtzea
arnastu eta zure
gorputz osoak dar dar egitean
berriz ere jasotzean erantzun ezin duzun
galdera
Baliteke samintzea
besarkatu nahi eta
kristal hotza hautsi ezinean
hain hurbil sentituagatik
hain urrunean
urrunean
Baliteke amorratzea
zeurea ez den itzala
zugana hurbiltzen sumatzean
sugeak txoria begiratzen
duen bezala
duen bezala
Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zure iraupena
Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zure iraupena
Itxaropena izan
hor izango naiz jarrai
gure kemena baita
ondasun handiena
elkartasun guztiaz
oroimenean guztiak
lortuko dugu behingoz
askatasuna
Zure uneak dira
gure kemena
elkartasuna
zuen iraupena
Izango naiz…
Zure uneak dira
gure kemena
zuen iraupena
Uneak dira
gure kemena
elkartasuna
itxaropena
askatasuna