Ederlezi (Ekialde)

Ederlezi (Xiberotarrak) Ekialde

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe

Beti nor ekialdean
Edireiten da bidean
Kantu bat gogoz aidean
Biziaren izenean

Rom Sinti Buhame Gipsy
Ber koloreko irrintzi
Atzo egün bihar etzi
Goiz ekiari ez etsi

Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe

Jin baledi oren latza
Hunaintiko akabantza
Arrahas dezagün dantza
Bizi nahiaren hatza

Hi tzigano entzün ezak
Golikeatüko deiat
Bidez bide hebentik harat
Honki jin hire etxerat

Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe

Scroll to Top