denboraren naufrago
- Autorea(k): Xabi Aburruzaga
Hartu soinua eta
martxan furgoneta
eman muxu bat ama
Ingalaterrara noa
Hor zihoan mutila
munduaren bila
bi begi bahitzaile
preso hartu zuten arte.
Hura neska polita
jarri nion zita
nire ingelerarekin
barre egin zuen goxo
gero batean irri
ta bestean zirri
holan joan zen uda
eta udarekin bera.
Zeharkatu ninduen
errekakoa omen
nigana ekarrita
eraman zintuen hurak
geroztik hemen nago
denboraren naufrago
zure oroitzapenetan bustia.
Maiteminduen udan
baitatu zintudan
zure olatuetan
ez nintzen alperrik galdu
agurren kostaldera
joarren hiltzera
zure olatu guztiak
nire oroimenean daude.
Gaur nire bihotzean
kajoiren batean
hango argazkiak daude
ta muxuak remidean
errua ez da dena
diztantziarena
ez al da korrontea
urrundu egin gaituena.
Zeharkatu ninduen
errekakoa omen
nigana ekarrita
eraman zintuen hurak
geroztik hemen nago
denboraren naufrago
zure oroitzapenetan bustia.
Zeharkatu ninduen
errekakoa omen
nigana ekarrita
eraman zintuen hurak
geroztik hemen nago
denboraren naufrago
zure oroitzapenetan bustia.
Zeharkatu ninduen
errekakoa omen
nigana ekarrita
eraman zintuen hurak
geroztik hemen nago
denboraren naufrago
zure oroitzapenetan bustia.