Danona (Allende Salazar 50. urte)

ALLENDE SALAZAR 50.URTEURRENA
KANTA: Etore Akordagoitia (Luhartz)
HITZAK: KOLDO GEZURAGA

Dantza banboleo
Agurtzeko batu diren
txorien kantak airean
motxila bete irudimen
eskolarako bidean
goazen inoizko arinen
zain daude mila kide han
berriz kolorez jantzi den
Allendeeeee
Salazarren
gimnasioan, klasean
portxeetan jolasean

Goiko Pisten arnasean
ea egunak zer dakarren
hosto bat bihotz barnean
daramagunez aldean
poza inoiz ez da pozegi
idazten bada taldean
euskararen katebegi
herri honen errezeta
mundua prestatu bedi
ikastera goaz eta!

Ukabilak eskuma gora ezkerra gora…
ONA DA, DANONA,
DANONA,ONENA
Apunteu ZUREA, apunteu NIREA
zurea, nirea…
loratu nahi dugunon
eredu librea.

Gitarra jotzen……
Salto eskumara Dantza banboleo
Agurtzeko batu diren
txorien kantak airean

motxila bete irudimen
eskolarako bidean
Salto erdira Gitarra jotzen
herri honen errezeta
ikastera goaz eta!

ONA DA, DANONA,
DANONA, ONENA
Apunteu ZUREA, apunteu NIREA
zurea, nirea…
herri euskaldunera
egizu bidea.

Txaloak jotzen….eta SALTO

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top