Borrokatu eta eman
- Autorea(k): Pauline eta Juliette
Bideo originala: https://youtu.be/vIElvATDzTI
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Hitzak : Maddi Sarasua
Musika : Iker Lauroba
Featuring ….Izaro !!!
Hark bizi izan zituen
gerla, gosea ta hotza,
auzolana, etxaldea,
lege zaharren heriotza.
Gogor pairatu zituen
miseria eta bortxa.
Zaintzailea, babeslea,
langile goxo airosa.
Gure familian nahiz ta
nehoiz ez egin aitortza
gure amatxi izan zen
eskua eta bihotza.
Zuengandik jaso ditut
horixe da maitasuna:
borrokatzeko indarra
ta emaiteko gaitasuna.
Bere alabak izan nahi
zuen ama birjina,
ta bukatu du izaiten
estetiken biktima.
Beldurrez zeharkatzen du
gauez kale ixkina,
bizi aukera bakarra
du merkatu gordina.
Ene amagan ikusten
dut nahia ta ezina
sistema injustu huntan
preso den ahalegina.
Zuengandik jaso ditut
horixe da maitasuna:
borrokatzeko indarra
ta emaiteko gaitasuna.
Ama, amatxi ez dakit
zer den emaztetasuna,
ez da Merkel, ez Beyonce
naizenaren oihartzuna.
Guri egokitu zaigu
zapalduen erresuma,
zapaltzaileen doktrina,
krisien etorkizuna.
Bizkarrean senditzen dut
nere erantzukizuna,
zuengandik jaso ditut
horixe da maitasuna:
borrokatzeko indarra
ta emaiteko gaitasuna
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music