Bizirik gaudelako
- Autorea(k): Olatz Zugasti
“Ondorengo kanta ikastolak herriari,
berak sortu zuen herriari,
egindako amodio kantua da,
eta bereziki zuei, ikastolak sortu dituzuenoi,
eskeini nahi dizuegu, bizirik gaudelako…”
NAHIAGO NUKE BANITU HEGAL BIZKOR ZABALAK,
JOAN AHAL IZATEKO AISE ZURE ONDORA,
TA BELARRIRA, XAMURKI, ESAN NIK MAITE ZAITUDALA,
PIZTU DIZUDAN SUZIAK ZUGAN IRAUN DEZALA.
KANTU HAU NAHI DIZUT EMAN ZURI, HERRIA,
GU GARA ITURRI ZAHARREKO UR BERRIA…
ORAINDIK HAZI ASKO DUT ZUREGAN LANDATZEKO
ESAN EZ DITUDAN HAINBAT OLERKI ETA ASMO,
ELKAR LOTZEN GAITUZTEN SOKAK EZ DIRA APURTUKO,
BIZIRIK GAUDEN ARTEAN, BIZIRIK GAUDELAKO!!
KANTU HAU NAHI DIZUT EMAN ZURI, HERRIA,
GU GARA ITURRI ZAHARREKO UR BERRIA…