Bihotzetatik zintzilik
- Autorea(k): Siroka
Ilusioaren bidetik gauza biak lagun izan zenuen
Etorkizuna irabazteko aholkua egin zenuen
Sentimenduen bidetik errepidea ezagutu genuen
Urruntasunean gertu sentitzen gaituzue, gaituzue
Argazki bihurtu zaituzte, isilarazi zaituzte
Itsututa gorde zaituzte,
debekatuta zaude, debekatuta gaude, debekatuta zaude
gaude, zaude, gaudeeee
argazkiak hormetatik zintzilik, zuen irudiak lapurtu dituzten arren
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik, gure bihotzetatik zintzilik
gure bihotzetatik zintzilik, zintzilik, zintzilik
irriak, laztanak, musuak, besarkadak, epaiketak, kolpeak, tortura,
malkoak, isolamendua, txanponaren bi aldeak, borrokaren bi aldeak, bi aldeak
Lehiotikan begira, zeuen argazkiak gure bihotzetatik zintzilik bizi dira
uholdeei aurre egiten dion harriak eraikitzen du sustraietatik herria
errepide gorrian zure aurpegia
egun latzetan zuentzat gure hitzen babesa
libre izan arte, nola? libre izan arte. Goaz! (debekatuta zaudegaude, zaude, gaudeeee)
Argazkiak hormetatik zintzilik, zuen irudiak lapurtu dituzten arren
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik, gure bihotzetatik zintzilik (ez izan beldurrik)
gure bihotzetatik zintzilik, zintzilik, (gure bihotzaren taupadak entzun ditut bakarrik) zintzilik
Borrokaren bidetik etsipenaren etsaia
Agertu zinen barroteen arteko duintasuna bihurtu zinen
debekatuta zaude, debekatuta gaude,
zaude, gaude, zaudeeeee
Argazkiak hormetatik zintzilik, zuen irudiak lapurtu dituzten arren (lapurtu dituzte arren)
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik, gure bihotzetatik zintzilik
gure bihotzetatik zintzilik, zintzilik, zintzilik