Bihotz

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/z6hPwRWEmhM
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Gela ilun batean
Bizi zara bihotz,
Sineskeriaz elikatuz.
Gela ilun batean
Bizi zara bihotz,
Sineskeriaz elikatuz,
Berezia zarela uste duzu,
Uste duzu,
Uste duzu.
Zeurekoi asmoak jorratuz,
Hilezkortasuna amets eta.
Zeurekoi asmoak jorratuz,
Hilezkortasuna amets eta…
Zalantzaren itzalak
Ikaratzen zaitu,
Ikaratzen zaitu,
Ikaratzen.
Bihotz guztiak zara zugan
Baina, ez zara ohartzen.
Bihotz ororen poz eta mina
Daramatzazu zure taupadetan,
Baina oraindik ez duzu ikusi,
Balio bilketan
Lausoturik baitzaude.
Baina oraindik ez duzu ikusi,
Balio bilketan
Lausoturik baitzaude.
Hilezkor izan nahi duzu
Eta hilezkor zara,
Hilezkor bihotz guztietan,
Bihotzean…
Bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.
Bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.
Bizi, irri, nigar, heriotz, bihotz.

Scroll to Top