Bihar ere

Bihar ere (Jagoba)

Bateria🄁: Oihan Agirretxe
Gitarra eta baxuašŸŽø: BeƱat Bobillo
AhotsašŸŽ¤: Jagoba Mendizabal

Ezingo dut aurrera egin, ez baldin bada zuekin
zenbat urte, zenbat bizipen,
iluntasunean argi

Urte asko pasa dira, dena polita zen
egun osoa kalean, zoriontsu nintzen,
garai hartan ez nuen kezkarik
belaunak zartatu, gureak egin du
iluntzen hasi da, etxean zain ditut
ezin baitut, denbora gelditu…

Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen

Ostatuko hormetan zailduak,
zenbat ume eta gazte, bidean galduak
bizitza halaxe delako
garai haiek ez dira inoiz itzuliko

Guztia aldatu da, hori badakit
dena galdu arren, ez nago bakarrik…

Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen
ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin,
zenbat urte, zenbat bizipen
iluntasunean argi…

Bihar ere, hala izan dadila
eskutik heldu eta gogora gaitezen
bizitakoak barnean utzi eta
urteak pasa ahala, itzuli daitezen

ezingo dut aurrera egin
ez baldin bada zuekin…

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top