Bidaian

Bideoklip originala: https://youtu.be/YgyDXpN6Yrc
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Motxiladun ume, zuretzat.

Hainbeste gauza ditugu motxilan,
pijama eta istorio pila.
Ehundaka ume gurasoen bila
bidaiatuz ia mundu erdia.

Ia ezin ikusi mendiak
ziega barruan itxita begiak
Denon artean piztuz argia ez dute itzaliko gure irria.

Bidaian zugan pentsatzen
bidaian zenbat oroitzapen
zurekin egondako
momentu hoiek (x2)

Urrun sentitzen dugunok senti dezakegu hurbil
zainduz maite dugun hori
Ama aitarenera joaten denean berriz,
gaude bakarrik, amesten elkarrekin.

Bidaian zugan pentsatzen…

Iritsiko al da eguna
egoerak buelta emango duna.
Gurasoak etxean
ta koadrozko pakete ta motxilak hemendik at

Bidaian zugan…

Bidaian zugan pentsatzen,
bidaian zenbat oroitzapen
zurekin egoteko gogo horiek.

-Musika grabaketa: Iker Lauroba
-Hitzak, ahotsa eta musika: Janitz Enparantza Alustiza eta Sua Enparantza Alustiza.
-Bideo egilea: Iker Mateo

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top