Bi mundu

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Mundua
itsasontzi batean
kulunka daiteke
begirada bat maitasunaren seinale
lurrari agur esan gabe,
gero arte.

Aurrera
olatuetan marrazten da
zerumuga,
itsaso zaharrean
berria da ura
berriz itzultzeko
hasierako portura.

Euskal Herritik abiatu
ametsak gauzatzera joan
urrun egonda ere
izateko ondoan,
euskaraz hitz egiterakoan.
Dena dago han!
Elkanok piztutako argien distira
historian historia eginda
bi mundu hortxe elkarri begira
bizitza da mundubira.

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top