Betidanik eta betiko
- Autorea(k): Leihotikan
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Gaur esanen dizut baietz
bizitzeko falta zaidan denbora
igaro nahi dut zurekin.
eta gaur esadazu baietz
ilusioz jantzita ditut grinak
amets guztiak zurekin.
Guretzat izanen da zeruaren urdina
biok eginen dugu barre eta negar,
bihotza poz batean begira nola daukadan
zurekin, zurekin.
Eta gaur esadazu baietz
ardo beltz apur batekin maitea
errutinaren saretik ihes.
Eta lau haizetara zure izena, zure izena
ozen ahoskatuko dut
betidanik eta betiko maite zaitut.
Mundua erotuta presaka dabil, presaka dabil.
gu berri baten bila (goaz)
betidanik eta betiko maite zaitut.
betdanik eta betiko maite zaitut,
betidanik eta betiko maite zaitut.
Gaur esanen dizut baietz
bizitzeko falta zaidan denbora
igaro nahi dut zurekin.
eta gaur esadazu baietz
ilusioz jantzita ditut grinak
amets guztiak zurekin.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music