Besterik ezagutu ez eta
- Autorea(k): Mikel Laboa
Besterik ezagutu ez eta
ase
irrintzi zakar bat
hautsi da zure gelako leihoan
besterik ezagutu ez eta
ez ote zaude kezkati
eta zuk
ez diozu kasorik egin
besterik ezagutu ez eta
ea eskuen artetik
ez ote zaizkizun
geroztik
txistua dena kexu
hots du
zure muinaren bila
besterik ezagutu ez eta
bizitzaren zenbait gauza
eder
eskapatzen ari
eta zuk ez diozu
kasorik egin
besterik
besterik ezagutu ez eta …
sabelpeko dardar ozena
ez zaizu lainotuko
hilko, hilko sortu artio.