Bertso eguna 2010

Gertutik bizi izan dute txapelketa,
Poltsikoak klinexez goraino beteta
Agurren bat prestatu diegu tarteka,
eta eurentzat da gaurko bertso gogoeta,
gure amek hainbeste merezi dute eta.

Bertsolari onak ama gu animatzeko,
Hantxe egoten dira saio bakoitzeko,
Eskuekin dantzatuz hiru bat panfleto,
Ze estiloa dute abanikatzeko,
Pantojak ere luke egingo hobeto.

Beste batzuk ez dira ausartzen sartzera
Pentsatuz zenbat aldiz gelditu ote da,
Errekorritzen dute frontoiko sarrera,
Pauso horiek kontatu ezkero luzera,
Helduko lirateke maratoi batera.

Lasaitasunez egin ohi dute hasperen
Saio bukaerara eltzea bederen
Euren lekua jarri behar dugu zeren
Bertsolari ona amak omen du ondoren
Ama bertsolariak ea izaten garen.

Baino titularretan beti dira tabu
Gure kasuan behintzat ikusten da klaru
Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
Abizena baino lehen izena daukagu
Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu,
Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
Abizena baino lehen izena daukagu
Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu,
Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
Abizena baino lehen izena daukagu
Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu.

Ez dut gogoan lehen muxua
Lehendabiziko bularra
Ez dut gogoan bizi irauteko
Bertatik eran beharra
Nahiz eta ahaztu amak lehenengo
Eginiko irifarra
Ziur naiz hortik datorkidala
Bertsotarako indarra,
Nahiz eta ahaztu …
… indarra.

—————————

Nere herriko neskatxa maite
Kantatzen zidan gauetan
Eta halaxe hasi ohi nintzen
Egunero ametsetan
Gaur gure amaren sehaskak antez
Gogoratzen naiz plazetan
Haren ahotsa ateratzen zait
Kantuan nagoenetan.
Gaur gure amaren …
… nagoenetan.

Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
Bertsotan bere izena,
Nahiz txapelketan bere lekua
Den guztietan zailena
Sarri esan dit nere falsetan
Handiena bera dela
Baina ez daki ni neu naizela
Bera miresten duena.
Sarri esan dit …
… duena.

Haren ondoan bizi izan nahiz
Erregina bat bezela
Ezin zitekeen hobeto bete
Ama on baten papela
Segundu bat ez pentsatu ezkero
Ni epaile bat naizela
Euren buruan jarriko nuke
Euskal Herrriko txapela.
Segundu bat…
….txapela.

Etxe barruko lamia eta
Inguruetako dama
Bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo beregana
eta esan diozue orain arten
lotxez gordetako dana
eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ama.

 

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top