Beldurraren ahoa
- Autorea(k): Eratu
BELDURRAREN AROA
Beldurra itxi gabeko ate guztiei,
Baita erlojurik gabeko denborari ere
Bakardadeari,
Jendetzari, izan zenari, denari ere!
Emakumeak indarkeriari,
Gizonak beldurrik gabeko emakumeari
Estatuek,
Pentsatzen duen pertsona orori!
Beldurraren aroa sortu nahi dute,
Segurtasuna salduz, beldurrez!
Pentsamendu, iritziak, ezabatu nahiean, beldurrez!
Gure armak ideiak direlako!