Begiak parrez parrez

Begiak parrez parrez
bihotza negarrez (bis)
Halaxe joaten nintzan maitia
zugandik dolorez (bis)

Ama zuriak neri
parian pasata, (bis)
ez dit agurrik egin maitia
burua jirata. (bis)

Ama zuriak neri
ez agur egiteko, (bis)
zer palazio dauka maitia
zuri emateko. (bis)

Palazio eder bat
haitzaren gainian, (bis)
ez da euririk sartzen maitia
ari ez dunian
ez da haizerik sartzen maitia
ez dabilenian

 

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top