Baztan

Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Baztan abestiaren moldaketa. Delirium Tremes rock taldearen bertsioaren ildotik, euskal kantutegiko abesti ikonikoa berriz interpretatu dugu Synthwave estilo elektronikoan.

Hitzak:
– Joxean Artze
Doinua:
– Mikel Laboa
Moldaketa eta Ahotsa:
– Etxahun Arregi
Teklak:
– Oscar Rodriguez
Koroak:
– Irati Arregi

Bideoklipa:
– Hodei Torres & Oskar Gutierrez

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Ez dakit garbi noiz
bainan, egun sentiarekin
izango zen
Baztango bazterrak
isilka
nere logelan hasi ziren
hasi ziren
sartzen eta sartzen
lekurik ezak, nunbait
esnatu ninduen
segituan jautsi nintzen
nun nengoen
leihoa ireki nuen
eta emeki emeki
Baztango lurrean
Baztan baitan
Baztan izan nintzen

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Zu zara (Mocedades) “Eres tĂș” Eurovision 1973
Ttiki ttikia (Anje Duhalde – Georges Brassen)
Scroll to Top