Basaurin be bagara
- Autorea(k): Dangiliske folk
Basaurin Be Bagara
Eguantz ilun honetan
nagie altxatzean
gautxori bet jarri da
maindire gainean
berbetan mihia astintzen
hasi nazenean
nigana salto batez
parau da aurrean
gorputzaz berba eginez
dantzan dau airean
Etor zatez laguna
ta eutsi goiari
Basaurin be bagara
hamaika gautxori
euskaraz margozteko
irribarre ugari
argia emongotzegu
biharko gauari
Atoan urten gara
leihotik hegaka
haizearen laguntzaz
hodeiak zeharka
bidean topau dogu
txori asko koplaka
abotsagaz bat egin
doinue aparta.
Basaurin be txoriok
euskaraz txioka
Euskaldunak kalera
eta berba egin daigun
sorginkeriaz sortu
hainbat berba lagun
geuri kanta ta dantza
bai gustetan jakun
horrela ibltzen gara
zenbait gau eta egun
gu elkartzen bagara
Basaurin be ingu
Dangiliske Folk
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Portasol (KAPARRAK, EKSO, PXLI)
Izan Lekitto 700 (Unai Egia – Aritz Elordieta – M. A. Meabe)
Udabarriko lora ederra (Oskorri)