Barberaren koplak

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

BARBERAREN KOPLAK

(Juan Etchamendi “Bordel”. Luzaide)

1-Kantore berri xarmant batzuen
hastera noa kantatzen,
iñorant denik balin bada
guziek jakin dezaten:
guziek badakizue badela
izar berri bat Luzaiden
eztitatsunez betia da eta
guziak ditu xarmatzen
gaixoa_hasi da tristatzen.

2-Jaun Jainkoaren probidentzia
ez dea bada haundia?
Irauzketako plaza hortan
holako argi noblia,
argi horrek merezi luke
ederki adoratzea
oferendatzat emakozue
mirra edo intzentsua
ahal duenak urrea.

3-Barber gazte bat jiten omen da
Espainiako aldetik
artizar horrek kontsolatzerat
erremedioz beterik
barber gazteak hemen ote du
oi “mirakuilu haundirik”?
Erremedioak egin du bainan
deus ez omen du hoberik
gaixoa_utzi du trixterik.

4-Kontseiluño bat banikezu
xarmant emaiteko zuri:
“barbera gazte horrengatikan
ezbalinbazira eri,
nahi baduzu kontserbatu
zeure argi eder hori,
gezurño zonbait errakozute
adoratzaile hoieri
eta ez fida nehori”.

Scroll to Top