Bale ihizi
- Autorea(k): Imuntzo eta Beloki
http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Ni itsas xoria banintz
Iparreko izotz lurretarat joan nintaike hegaldaka
bale itsu gizenen ondotik.
Itsasoa harro dago haize oro tzarrean
eta gu ezin kontsola etxe goxoa gogoan harturik.
Zoin asto izan behar den hala guziz miserian bizi,
untzirat iragaiteko bale bakartiaren hiltzaile.
Sos poxika batengatik zonbat arriskurik ez den,
ur untzia uzkeilirik buztan hasarretuak leherturik.
Lana gustokoa zaio arrantzale gai den gazteari
bainan ikaretan dago bale basa hurbiltzen denean..
Lot lanari, erna gaiten dio kapitaina jaunak,
marinela eri dago gorputz arimak errotik daldaran.
Borroka hasten denean
uhain zoroak jauzian gara,
aberea zaurituta odol basa zurrutan dario.
Oligo hexur partea,
sos guttirekin saritzat,
moltsa arin itzultzen da gaztea
Ziburuko tabernarat.