Azaroan

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Intzaren ‘Ilundu aurretik’ debut diskoko lehenengo kanta, 2021eko azaroaren 22an argitaratua.

Gitarrak: Aritz Pardina
Teklatua: Ane Bobadilla
Baxua: Jesus Perez
Bateria: Imanol Arruti
Musika eta hitzak: Intza

Jarraitu eta entzun:
Spotify: https://spoti.fi/3FWyVXD
Instagram: https://www.instagram.com/intzaunanue/
Twitter: https://twitter.com/IntzaUnanue
Bandcamp: https://intza.bandcamp.com/

AZAROAN
Zurekin dena hasten da
galdera luze batetik.
Galdu egin nintzen
ezin jakin noiz eta zergatik.

Abuztuko agurrari
berandu onartu nion
bere hartan zekarren
gezur bidea.

Zure esanetan gesalduz
nere uhinak.
Eskuetan deseginaz
eguneroko ahaleginak.

Iraileko brisak
hartu zituen orduan hatsak
astez aste luzatu ziren
arnas hotsak.

Urriko haizeak
jakinarazi zidan
atzetik zekarren
hotz brisaz.

Azaroan heldu nion
zenidan gorrotoari.
Zuk behintzat
jakingo bazenu zergaitik.

Zure esanetan gesalduz
nere uhinak.
Eskuetan deseginaz
eguneroko ahaleginak.

© & ℗ 2021 Intza

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top