Autobusean

Musikariak:
Nerea Alberdi: biolina
Mikel Nuñez Lauzirika – Teklatua
Dani Gonzalez – Baxua
Txema Arana – Bateria
Natalia Wang – Biolina
Ariadna Villate – Biola
Claudia Díez – Txeloa
Josu Bergara – Gitarra eta ahotsa

Bideoaren egileak: http://www.bideon.es
Management: http://www.taupaka.com
http://www.josubergara.eus

AUTOBUSEAN – Josu Bergara
Autobusean topatu gara,
zu lanera bidean ni bisitan herrira,
hamar urte edo gehiago pasa dira,
udako gau bat izan zen itsasoari begira.

Autobusean topatu gara,
antzinako kontuak galdutako iraultzak,
zure ume txikien argazkiak,
nire azken kontzertuaren kronika.

Autobusean topatu gara,
hain eder, hain guapa zaudela,
beti bezala, begietan disdira,
beti bezala, beste baten itzala.

Autobusean topatu gara,
hurrengo geltokiaren zain aurrera doa bizitza,
ta ustekabean iritsi zaigu,
agur esateko ordua.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top