Atsedena

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Horrenbeste behar
Denak ase ezin
Izateko asmoz, barnea entzun, kasu egin

Onartu hala dela
Hartu emanaren ibaia
Ezin topatu bion nahiak, pena da baina akitu da
Ezin naiz hala egon
eder zenaren hilobian lo

Atea ireki
Triste den horri
Sendatzeko prest, bizi legez, jantzi nekez

Zerk du balioa?
Hitzen gainetik
Bada zer ikasi higadura honetatik

Umezurtz, bizi laiak
Hala ere gogoan ditut
Zer, noiz eta non
Hainbat une on
Zure begi

Iluntasuna baztertu dut,
ez da urrun
Bizi berri hori

Entzun adi
Izar da gurea
Ta argituko du
Eman nizuna baina bizi bat hobea

Scroll to Top