Artxibatutako urteak

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Hirurogeita bost urte betetzear ditudanean
nire memorian artxibatutako urteak
errepasatzen ditut.
Iraganeko oroitzapenak, onak eta txarrak.
Jende askoren historia da
kontatzen ari naizena.
Baina gu hemen gaude
zutunik berriro ere
baina gu hemen gaude
haritz gogorra bezalaxe, bezalaxe.
Umeak izan ginen eta bizi zoriontsu
denok berrogeita hamar hamarreko hamarkadan.
Inkontziente izan ginen.
Gero ametsak, matxinadak, askatasun bila
iraultza asmoak, hirurogei
ta hamarreko hamarkadan.
Baina gu hemen gaude
Zutunik berriro ere
baina gu hemen gaude
haritz gogorra bezalaxe,bezalaxe.
Laurogeiko hamarkadan langabezia nonahi
eta gu krisia eta iragana konpontzen.
Gero familia sortu,
seme-alabei lagunduz atera ginen
bigarren milurtekoan.
Lan ta lan eta orain arte.
Baina gu hemen gaude
Zutunik berriro ere
baina gu hemen gaude
haritz gogorra bezalaxe, bezalaxe.

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top