Arrosako zolan

Arrosako zolan kantu zirimolan
nahiz eta telebistan ez gaituzten modan.
Euskararen garra, lokarri azkarra,
gau ilun honetako gure artizarra.
Zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez
oraina ta geroa ez ditaizke berez,
kontzertu honen bidez, musika eztiez,
euskal izen ta izana, betikotz bat bitez!
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zer dugun errexa!
Kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun bada, goraki aldaba
multinazional horien herria ez gara,
bretoi ta kortsikar, kanak ta okzitandar
nor bedera izateko har dezagun indar!
Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen,
uhainen ildoan, asmoak geroan
elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak, herrien borrokak
bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak,
dantza ta irria, kantuz ilargia
gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Berandu da (Itoiz) (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Juan Carlos Perez)
Scroll to Top