Arrosako zolan
- Autorea(k): Imuntzo eta Beloki
Arrosako zolan,kantu zirimolan
Nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan
Euskararen gara,lokarri azkarra,
Gau ilun honetako gure artizarra
Zazpiehun langile,sutsu ta ekilez
Oraina ta geroa ez ditaizke berez,
Kontzertu hunen bidez,musika eztiez,
Euskal izen ta izana,betikotz bat bitez.
Kola ta hanburgesa,euskaldun baldresa
Gustua galtzea ere zer dugun errexa!
Kendu nahi digute,bihotz ta bertute,
Izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun bada,goraki aldaba
Multinazional hoien herria ez gara,
Bretoi ta kortzikar,kanak okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar
Munduko herrien ta irrati libreen
Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
Uhainen ildoan,asmoak geroan
Elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak,herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak
Dantza ta irria,kantuz ilargia,
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria