Aroztegia

Aroztegia (Tatxers & Olaia Inziarte)

Larunbatean espekulazioa eta herrikoen lurrak turistifikazearen aurka agertu zirenen 7 auziperatuekiko elkartasuna adierazteko manifestazioa ospatuko da Iruñan.

Guk gure aletxoa jarri nahi izan dugu Olaiarekin batera abestitxo bat eginez.

Ez ditugu Baztan, Kanbo, Urdaibai, Arbona, Bilbo edota munduko edozein txokotan nahi!

Abesti grabaketa:
Urtzi Iza (Eten)

Bideo grabaketa:
Sergio Azkarate
Ainhoa Ordoñez
Julen Goldarazena
Ibai Osinaga
Aintzane ariztegi

Montaia eta edizioa:
Aintzane Ariztegi

LETRA:

Zergatik daude hemen maitia
Ardiz betetako belai berdeak
Eta zergatik ez? Hotela
Ormigoiezko dunak mendi tartean

Txakurren zaunkak gara
Zuen atean
Nor bizi liteke hor baina
Soilik mamuak
Golf makilak hautsi
Lur guzti hau
Baztandarrena da

Ta betirako
Aroztegia
Bizirik egon dadila
Telleritik azpitik jauregira
Kabia

Telleri jauregi
Txabola izkutuak
Belaietako izerdi
tanta bakoitza
Ez dira sartzen
Zuen sakeletan

Ez zaituztegu nahi hemen!
Ez hemen eta inon ez!

Lehengo lepotikan
Buru ezberdinak
Zer bihurtu nahi dute harana
Haien Museoa
Pikutara hilton
Lur guzti hau
Landu dutenentzat

Telleri jauregi
Txabola izkutuak
Belaietako izerdi
tanta bakoitza
Ez dira sartzen
Zuen sakeletan

Ez zaituztegu nahi hemen!
Ez hemen eta inon ez!

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top