Argi azkorria
- Autorea(k): Altzükütarrak
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Osto berriez dira zühainak beztitü, soho’ta baratzetan liliak zabaltü, Alhor güziak ere elgian berdatü, ekiak ühaitzari hura zilharstatü.
Oi ! zuinen eder zeitan, goiza bedatsean, mendi küküla sütan argi azkorrian, Ekia da jeikitzen bere leinhürian‘ta gaizak arrapizten ene üngürian.
Goizik argi zeiniak agur herriari, oilarrak kükürrükü egün berriari, Oilarraren oihia entzün bezain sarri, txoriak habietan bertan iratzarri.
Ekia beno lehen ohetik jeikirik, Aita alhorrian da palari lotürik,
Amattok sü eder bat jadanik piztürik, saldaren egiteko eztüke berantik.
Hitzak: Pierra LANOUGUERE
Müsika: Jean ETCHART
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music