Ardoa eta gizona
- Autorea(k): Oskorri
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Ardoa eta gizona
dijoaz kantatzera,
nork ez du belarria
parako aditzera?
Gizonak galdetzen dio:
Ona ote zera?
Botellan nago eta
hasi progatzera.
Ardoa, din din zatoz
botellatikan pozez,
piskabana nai zaitut,
ez guzia golpez;
usaiz ona zerade,
hobea kolorez,
gustoan progatzeko
agoan sar zaitez.
Ardoak deitzen dizu
pozez zoraturik,
ez da nigana etorri
zu bezelakorik;
preso iduki naute
kortxoz tapaturik,
zuk libratu nazu
ta ez utzi tantorik.
Agoan sartu ezkero
banuen esperantza,
zergatik eztarria dan
legorkorra ta latza;
ongitxo artu nazazu
gozatu al baneza,
ni hara allegatzean
zer triparen poza!
Nere indarra bada
burura allegatzen,
entendimentua ere
sobra du illuntzen,
memoria plakatuta
mingaña moteltzen;
gizona andik aurrera
det nik menderatzen.
Ardoa, predikadore
jarri al zerade?
Ta oraindañoko oriek
egiak dirade?
Mendean zaitudala
nahi zaitut adiskide,
eskerrik asko ta adiós,
partitzen gerade.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music