Amodioa

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Amodioa zoin den zoroa
mundu guziak badaki,
nik maiteƱo bat izaki eta
bertze batek eramaki
jainko maiteak gerta dezala
enekin baino hobeki.

Azken bestetan egin nituen
izarraren ezagutzak,
denen artetik ageri ziren
haren begi urdin-beltzak,
irri polit bat egin zerautan
piztu zauztan esperantzak.

Geroztik ere mintzatu gira
eia maite ninduenez,
harek bietan baietz erranik
pentsa kontentu nintzanez!
Ez nuen uste haren agintza
betea zela gezurrez.

Orai bihotza urtua daukat
urean gatza bezala,
izar onaren argian ordain
izigarriko itzala.
Ohoin tzar batek hartu daut eta
nola naiteke kontsola!

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top