Amaiur

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Ah…! Gau egin orduko
ah…! Hamaikatxu negar
ezpatak gorantza
irrintzi baten zai
kateak eskuan
zutik iraun nahi.

Izerdi gorriz jantzita
armarriko arranoa.

Ah…! Gudarien gauean
ah…! Amaiurko plazan
lege zahar baten
azken arnasa
lege berri baten
lehen pausua

Izerdi gorriz jantzita
armarriko arranoa.
Izerdi gorriz jantzita
jausten da erreinua.

Ah…! Arrezkero bertan
ah..! Arima bat dabil
mendirik mendi
ibairik ibai
kateak eskuan
libre izan nahi.

Izerdi gorriz jantzita
armarriko arranoa.
Ezpatak gorantza
irrintzi baten zai
kateak eskuan
libre izan nahi
Lege zahar baten
azken arnasa
lege berri baten
lehen pausua.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top