Ama Euskal Herria

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Delikatua baitut egungo sujeta
Hasi aintzin egin dut zonbait gogeta
Gure arteko asko ele entzun eta
Euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
Nehori ez agertu ene dolorea
Odolaren mintzoa eduki gordea
Nahiko nuke bainan ezin dut ordea.

Ama Euskal Herria naiz nahigabetua
Uztea doalakotz betikotz munduan
Bere seme alabek abandonatua
Nork barka dezaguke gure bekatua.

Bata dela eskuina bestea ezkerra
Euskaldunen artean dugu herra
Ahantziz Ama zure maitasun ederra
Horra zure seme hok dautzugun eskerra
Baztertu dugulakotz zure maitasuna
Desegin da betiko gure batasuna
Gu baitan aditzen da guda oihartzuna
Hau da zuri bizia ekendu dautzuna.

Lehen sartu zitzuzun ezpata zorrotza
Zure etxe nagusi jartzean arrotza
Halere etzaizautzun gelditu bihotza
Etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu duen andereak
Gureki behar ditu pairatu bereak
Amaizunarendako ez daike hobeak
Ama ukatu duten haur dohakabea.

Baitakite seme hok noizpait oroitzea
Ama zuganik izan dugula sortzea
Guhaurek bilaturik zure ehortzea
Jasan beharra dugu gaztigu dorpea.

Hilobi huntan noizbait norbait badabila
Zure izaitearen herrestoen bila
Lurpetik entzunen du deiadar bipila
Hemen nago ama bat bere haurrek hila !

Scroll to Top