Ama
- Autorea(k): Ibil bedi
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Negua heldu zaigu bizkor
Egia esan goizago
Abenduak 19 ditu
Gaur ez zaitut deitu
Txiste bat, muxu bi pantailan
“Comete la vida”ren bat
“Disfruta de la vida txabal”
Zurea bukatu da
Bob Dylan ikusi genuen
Oroitzen zara zeinen txarra?
Bruce Springsteen nirekin ikusi
Nahi zenuela badakit
El canto del locoren bat
Iruñeko zezen plazan
Patti Smith Donostian eta
Green Day Bartzelonan
Musikarena Aitarena
“La gracia y el salero” zureak
Hamaika kontzertu zurekin eta
Orain malko eta irriak
Gaur ez zaitut alboan, distantzian,
eta ezinen dizut besarkadarik, muxurik eman
Maite zaitudala ez nizun nik sekulan esan
Hartu kantu hau maite zaitut baten gisan
Baina hor zaude, nire kantu bakoitzean.